| ETORTEK 2004 SAILA / ERAKUNDE AUTONOMIADUNA Industria, Merkataritza eta Turismoa EGITURA ATAL KUDEATZAILEA Teknologiaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza XEDEA Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako entitateek gauzatzen duten Ikerketa Estrategikoa bultzatzea da. NORI ZUZENDUA Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean integratuta dauden Zientzia eta Teknologiako Agenteak. DIRU KOPURUA Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatzat joko dira emango diren dirulaguntzak eta lehiapekoak izango dira.
Agindua, 2002ko urriaren 7koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Ikerketa Estratetegikoa- ETORTEK Programa- arautzen duena. AGINDUA, 2003ko apirilaren 16koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Agindua aldarazi duena; izan ere, azken agindu horren bitartez arautu zen ETORTEK programa, hau da, Ikerketa Estrategikoei diru-laguntzak emateko programa. EBAZPENA, 2004ko otsailaren 13koa, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearena, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak ikerketa estrategikoetarako 'ETORTEK Programa'-ri laguntzak emateko 2004ko ekitaldirako deialdia argitaratzen duena. EBAZPENA, 2004ko abenduaren 7koa, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearena: Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak 2004 ekitaldiko Etortek programaren barruan ikerketa estrategikoa egiteko ematen dituen laguntzak gehitu direla jakinarazten da. HARREMANAK NOREKIN
SPRI TEKNOLOGIAREN ETA INFORMAZIO GIZARTEAREN ZUZENDARITZA ERANTSI BEHARREKO AGIRIAK
Ondoko dokumentu hauek bidali beharko dira: ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA 2004/03/02-2004/04/30 ESKABIDEAK AURKEZTEKO LEKUA
SPRI-UET TRAMITEEN DESKRIPZIOA
Teknologiaren eta Informazio Gizartearen zuzendariari dagokio laguntzak eman edo ukatu direnari buruzko ebazpen administratiboa ematea eta berori jakinaraztea. Laguntzen abonua zuzenean egingo zaie laguntzen emakidazun diren erakundeei urteko bi ordainketa bidez: lehen urtekoan, emandako dirulaguntzaren %50 ebazpena jakinarazi eta berehala ordainduko da; hurrengoetan, aurreko urteko bakoitza egiaztatutakoan, Urteko bakoitzaren gainerako %50 ordainduko bada, honako egiaztagiriak aurkeztu beharko dira lehenago: dirulaguntzaren gai diren jarduerak egin direla egiaztatzen duten agiriak eta jarduera horien helburuak zenbateraino lortu diren egiaztatzen dutenak. EGITURA ATAL EBAZLEA Teknologiaren eta Informazio Gizartearen Zuzendariak. EBAZTEKO EPEA Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete. ISILBIDEAREN ONDORIOAK Ezespenezkoak ADMINISTRAZIO BIDEAREN BUKAERA Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen ERREKURTSOAK / ERREKLAMAZIOAK Ez dago OHARRAK Honako proiektu hauek hartuko dira Ikerketa Estrategikoaren Proiektutzat: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteek burutu eta oinarrizko ikerketarakoak direnak; arloari buruzko zentro eta erakundeetan egin beharreko goi mailako trebakuntza-aurreikuspenak dituztenak; nazioarte mailako elkarlan nabaria beren baitan daramatenak; ikerketa Estrategikorako Programaren arabera epe luzean eta ertainean eskabide ugari izan ditzaketen arloetan sartzen diren ezagutzak areagotzea xedetzat dutenak hain zuzen. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Politikaren barruan definituak. ABISUA Informazio hau orientabide gisa ematen da; beraz, ez ditu aldatzen edo ordezkatzen administrazio prozedurak arautzen dituzten xedapenak, eta, ezin du sortu, inolaz ere, berariazko arauetan ohartematen ez den eskubide edo betebeharrik. Azken aldaketa: 15/12/2004 |