| Jardunaldiak, kongresuak eta antzeko ekitaldiak antolatzeko laguntzak. SAILA / ERAKUNDE AUTONOMIADUNA Etxebizitza eta Gizarte Gaiak EGITURA ATAL KUDEATZAILEA Gizarte Ongizate Zuzendaritza XEDEA Agindu honen xedea da 2004rako deialdia egitea jardunaldiak, kongresuak eta antzeko ekitaldiak antolatzeko laguntzetarako, gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan aurrez ikusi baitira. Gizarte-zerbitzuen arloko informazioa eta esperientziak trukatzeko jardunaldiak, kongresuak eta antzeko ekitaldiak antolatzeko jarduerek jaso ahal izango dituzte laguntzak. .NORI ZUZENDUA Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte indarrean dagoen legegintzaren arabera osatutako irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, partzuergoek, mankomunitateek eta udalek, baita horien menpeko erakundeek ere, baldin eta ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan eta hura garatzeko Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen barruan, jardunaldiak, kongresuak eta antzeko ekitaldiak antolatzen badituzte DIRU KOPURUA
185.200 euro
133/2002 Dekretua, ekainaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituena. AGINDUA, 2004ko otsailaren 24koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan aurreikusitako laguntzak —jardunaldiak, kongresuak eta antzeko ekitaldiak antolatzezkoak— arautzen dituena. HARREMANAK NOREKIN ERANTSI BEHARREKO AGIRIAK Agindu honek ezarritako dirulaguntzak jaso nahi dituzten erakunde eskatzaileek hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: a) Eskaera-orria (I. eranskina) behar bezala betea. Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren egoitzan edo Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztuko da eskaera-orria. b) Dagozkion Foru Ogasunaren eta Lurralde Altxortegiaren ziurtagiri eguneratua, zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen dituena. c) Identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia. d) Eskatutako edo jasotako beste dirulaguntzei buruz erakundearen arduradunak egindako zinpeko aitorpena. ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA 2004/03/09 - 2004/04/10 ESKABIDEAK AURKEZTEKO LEKUA Eskariak Gizarte Ongizateko Zuzendaritzara igorriko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen den eran (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen), aldi berean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzean. TRAMITEEN DESKRIPZIOA Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen arloan jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen uztailaren 11ko 133/2002 Dekretuan ezarritako kide anitzeko organoak egindako txostena, aurkeztutako eskaerei buruzkoa, aztertu ondoren, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Gizarte Ongizateko zuzendariak dirulaguntza hauek ematea ebatziko du eta interesatuei hala jakinaraziko die, Agindu hau indarrean jartzen denetik gehienez ere sei hilabeteko epean, ondoren EHAAn argitaratuko den Ebazpenaren bidez. EGITURA ATAL EBAZLEA Gizarte Ongizateko Zuzendaria EBAZTEKO EPEA Sei hilabeteak eskariak aurkezteko epea amaitu ondoren. ISILBIDEAREN ONDORIOAK Ezespenezkoak ADMINISTRAZIO BIDEAREN BUKAERA Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen ERREKURTSOAK / ERREKLAMAZIOAK
Ez dago OHARRAK
Ez dago ABISUA Informazio hau orientabide gisa ematen da; beraz, ez ditu aldatzen edo ordezkatzen administrazio prozedurak arautzen dituzten xedapenak, eta, ezin du sortu, inolaz ere, berariazko arauetan ohartematen ez den eskubide edo betebeharrik. Azken aldaketa: 08/03/2004 |