ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA
(AUZIBIDEA)
|
| ZEINEN AURKA AURKEZTEN DA |
- Administrazio-bidea bukatzen duten egintza eta ebazpenen
aurka.
- Izaera orokorreko xedapenen aurka.
|
| ZEIN ORGANOREN AURREAN AURKEZTEN DA |
- Administrazioarekiko auzietako epaitegiaren aurrean. Epaitegi
hori, oro har, aurkatutako jatorrizko egintza eman duen organoak egoitza duen barrutikoa
izango da.
- Izaera orokorreko xedapenak izanez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko
Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean.
|
| ERREKURTSOA AURKEZTEKO EPEA |
- 2 hilabetekoa egintza adierazia
bada. Epe hori administrazio-bidea amaitzen duen egintza jakinarazi edo argitaratzren
denean hasiko da.
- 6 hilabetekoa ebazpena presuntziozkoa
bada. Epe hori presuntziozko ezespen-egintza gertatzen denean hasiko da. Hala ere,
honakoak bereizten dira:
- Gorako errekurtsoa: 6 hilabete.
Ebazpen adierazirik gabeko errekurtsoa aurkeztu eta 3 hilabete
iragan ondoren hasiko da epea.
- Berraztertzeko
errekurtsoa: 6 hilabete. Ebazpen adierazirik gabeko errekurtsoa aurkeztu
eta hilabete iragan ondoren hasiko da epea.
- Berrikusteko errekurtsoa: 6
hilabete. Ebazpen adierazirik gabeko errekurtsoa aurkeztu eta 3 hilabete iragan
ondoren hasiko da epea.
- 2 hilabete izaera orokorreko xedapena
bada. Aurkatzen den xedapena argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da epea.
|